language-icon Old Web
English
Sign In

Minik handiena burutik etorri dena

2018 
Euskal Herria eremu elebiduna bada ere, osasun sisteman gaztelera erabiltzen da batez ere. Osasun mentalaren alorrean, bereziki, garrantzitsua da hizkuntza. Gaixotasun psikiatrikoen zeinu eta sintomak hizkuntzaren bidez adierazten dira, eta pazientearen hizkuntzak ez badira menperatzen, txarto ulertuak eman daitezke. Identitatearen bilakaeran hizkuntzak garrantzia handia du eta, ondorioz, pazienteak bere terapeutarekin aliantza terapeutikoa sortzean ere bai. Paziente elebidunen ebaluazioak beraien bi hizkuntzetan egin beharko lirateke, bai kliniko elebidun batekin edo bai kliniko elebakar batekin, interprete baten laguntzarekin. Elebitasuna eta psikoterapiaren arteko harremanari buruzko ikerketa gehienak psikoterapia dinamikoaren ikuspuntutik egin dira. Artikulu honetan gai guzti hauek lantzen dituzten artikuluen bilaketa bat egin dugu eta Euskal Herrian psikoterapeuta elebidunen beharra justifikatu dugu.
    • Correction
    • Source
    • Cite
    • Save
    • Machine Reading By IdeaReader
    0
    References
    0
    Citations
    NaN
    KQI
    []