Iman-lekuak eta zirkulu kolaboratiboak, kulturasorkuntza biziberritzeko gako

2021 
Kultura-politikarako aukera-eremu berri bat iradokitzea da artikulu honen helburua. Kultura-sorkuntzaren zabalkundeak huts egiten duenean, proposatzen diren konponbideen jomuga maiz izaten da sortzailearen jardun indibidualean esku hartzea edo ohiko hedapenean gehiago inbertitzea. Esan gabe doa bi estrategiek ondo funtziona dezaketela. Baina, horiez gain, literatura zientifikoak kultura-sorkuntzarako oso eraginkorrak izan daitezkeen bi kontzeptu identifikatu ditu: iman-lekua (magnet place) eta zirkulu kolaboratiboa (collaborative circle). Kontzeptu horiek erabili ditugu euskarazko eremuan ezohiko kultura-politika egin duen kultura-diziplina bat aztertzeko, bertsolaritza hain zuzen. Guztira, 3.644 galdetegi pasa dizkiogu publikoari eta publiko potentzialari, eta 32 elkarrizketa sakon egin dizkiegu adituei, beste hainbat datu biltzeaz gain. Emaitzek iradokitzen dute imanlekuak eta zirkulu kolaboratiboak sortzeari lehentasuna ematea oso eraginkorra izan daitekeela kultura-politikan: kultura globalizatuaren testuinguruan, sozializazio-gune aberasgarriak izan daitezke kulturan parte hartzen duten agente guztientzat, zeren bestela ezinezkoak liratekeen interakzioak ahalbidetu baititzake, sormenerako baldintza aproposagoak sustatuz eta zaletasuna piztuz eta hedatuz.
    • Correction
    • Source
    • Cite
    • Save
    • Machine Reading By IdeaReader
    0
    References
    0
    Citations
    NaN
    KQI
    []