Seinalearen prozesatze digitalaren erronkak kanpoko desfibrilagailu automatikoaren inguruan

2010 
Bihotz-biriketako gelditzearen aurrean berpiztea honako bi ekintza nagusiren mendekoa da: bihotz-biriketako berpizte-masajea eta bentrikulu-erritmoaren desfibrilazioa, kanpoko desfibrilagailu automatiko baten bidez. Tresna horiek bihotzaren erritmo hilgarriak detektatzen dituzte pazientearen elektrokardiograma digitalki prozesatuz; ildo horretatik, azkeneko urteetan hiru erronka nabarmendu daitezke. Umeen (1 eta 8 urte bitartekoen) erritmoen sailkatze egokia lortzea da lehengoa. Bi sailkatze-parametro aurkezten eta ebaluatzen dira lan honetan. Horretarako, helduen eta umeen bihotz-erritmo desberdinez osatutako datu-basea aztertzen da, sentsibilitatea eta espezifikotasuna adinaren arabera neurtuz. Bigarrenak berpizte-masajea ematearekin batera analisi fidagarria egitea du helburu. Erreferentzia-seinaleak erabilita eta soilik elektrokardiograma erabilita, iragazketa moldakorrekin lortutako emaitzak konparatzen dira. Azkenik, hirugarren erronkaren inguruan, desfibrilazioaren arrakasta aurresateko metodoetara hurbilketa egiten da. Erronka horien guztien helburua bihotz-biriketako geldiunean dagoen gizakiaren bizi-aukera handitzea da.
    • Correction
    • Source
    • Cite
    • Save
    • Machine Reading By IdeaReader
    0
    References
    0
    Citations
    NaN
    KQI
    []