Lan zuzenbideko berbategia: gaztelania-euskara, euskara-gaztelania

2009 
Hona hemen Deustuko Unibertsitateak argitaratzen duen Minor Bilduma izenekoaren seigarren uzta. Bilduma horretan, lege testuak, berbategi juridikoak eta zuzenbidea euskaraz aztertu eta lantzeko bestelako lanak jasotzen dira. Lan-ildo horri jarraipena emateko asmoarekin, irakurleak esku artean du zuzenbideko adar bati buruzko hirugarren berbategi elebiduna, hain zuzen ere, lan zuzenbideari buruzkoa. Aurreko argitalpenetan adierazi bezala, hiztegi txiki hauek egiteko orduan, mota guztietako irakurleak kontuan hartu dira. Batetik, zuzenbideko ikaslea, unibertsitateko eskoletan diziplinaren berezko terminologia barneratu behar duena. Bestetik, berbategi hau interesgarria izan daiteke euskaraz eta gaztelaniaz lan munduan aritzen direnentzat, baita legelari, funtzionario eta itzultzaileentzat ere, hain zuzen ere, eguneroko lanean espezialitateko hitzak bi hizkuntza ofizialetan erabili behar dituenentzat. Era berean, berbategi hau kazetaritzako profesionalei eta, oro har, euskarazko irakurle guztiei zuzenduta dago, liburuaren gaiak eguneroko bizimoduan berebiziko garrantzia baitu. Gure asmoa horiei guztiei tresna baliagarri eta zehatza eskaintzea izan da. Horretarako, zailtasunak ekar ditzaketen alde teknikoak –kasurako, kategoria gramatikalak– eta laburtzapenak saihestu dira; halaber, erdarazko zatian generoari dagozkion aldakiak ez dira jaso. Zuzenbideko adar bateko terminologiaren inguruan ideiak eta konponbideak ematen dituen oinarrizko berbategi bat egitea izan da gure helburua.
    • Correction
    • Source
    • Cite
    • Save
    • Machine Reading By IdeaReader
    0
    References
    0
    Citations
    NaN
    KQI
    []