1914ko hauteskunde-kanpaina "Eskualduna" astekarian
2014
Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeak izan ziren 1914an, eta Ipar Euskal Herriko Eskualduna astekariak bertako hautagaien kanpainen jarraipena nola egin zuen aztertzen du artikulu honek. Hauteskunde-kanpaina haren berezitasuna da itzal handiko euskal diputatu baten lehen kanpaina izan zela, Jean Ibarnegarairena. Astekariak mezu alderdikaririk zabaltzen ote zuen eta propaganda egiten ote zuen ikertu da, eduki-azterketa kualitatiboaren metodologiaren bidez. Astekariak hautagai errepublikazaleen kontrako mezuak zabaldu zituen, erlijio-eztabaidaren haritik, bereziki. Bestetik, irakurleei zuzenean zuzendu zitzaien Jean Ibarnegarai hautagai zuriaren alde bozka zezaten eskatuz.
- Correction
- Source
- Cite
- Save
- Machine Reading By IdeaReader
0
References
0
Citations
NaN
KQI