El Supremo «alivia» la carga procesal del lesionado y determina el momento de la aparición del daño en la acción de responsabilidad patrimonial contra el legislador
2021
Lan honek Auzitegi Gorenaren kasazio-doktrina berria aztertzen
du, zeinak Sektore Publikoko Araubide Juridikoaren 40/2015 Legeak ezarritako
eskakizun batzuk interpretatu eta egokitzen baititu; hala bada, Estatu Legegilearen ondarezko erantzukizuna ikusten du konstituzio-kontrako legeek (eta Europar
Batasuneko Zuzenbidea urratzen duten legeek) eragindako kalteak direla eta. Zehazki, Auzitegiak ofizioz berrikustea onartzen du ustez konstituzioaren aurkakoa
den lege-xedapena betearazten duen administrazio-jarduna aurkaratzeko errekurtso egoki gisa, hau da, lege-testu horren 32.4 artikuluan aurreikusitako baldintza betetzat jotzeko; eta ordaina jaso dezaketen kalteak egintzat hartzen diren
momentua zehazten du, halaber, araua konstituzioaren aurkakoa dela adierazten
duen epaia argitaratu baino lehenagoko bost urteko hasierako epea zenbatzeko.
Arau beraren 34.1 artikuluaren bigarren paragrafoak aipatzen du muga hori.
- Correction
- Source
- Cite
- Save
- Machine Reading By IdeaReader
11
References
0
Citations
NaN
KQI