Babesa bilatzen duten pertsonen harreran inplikatutako jarrerak eta prozesu emozionalak: europar identitatea eta sentsibilizaziorako neurriak

2019 
Babes-eskatzaileen eta immigranteen etorreraren aurrean hautemandako mehatxu eta beldurra Europako herrien sekurizazioarekin eta mugak ixten dituzten politika-neurrien hedapenarekin lotzen da. Artikulu honek aztergai ditu: fenomeno horren aurrean unibertsitateko ikasleek dituzten emozio eta jarrerak, identitate europarrak jokatzen duen papera, eta nola sentsibilizazio-ekintzen bidez bizilagun berriekiko balio prosozialak susta daitezkeen. Emaitzek adierazten dutenez, zenbat eta identifikazio europar altuagoa izan, orduan eta errefuxiatuei mugak ixteko neurriekin adostasun handiagoa azaltzen da. Aitzitik, zenbat eta europar identifikazio baxuagoa izan, orduan eta balio prosozial eta integrazio-neurriekin adostasun handiagoa. Sentsibilizazio-kanpainek errefuxiatuekiko emozio positiboak eta moralak gehiagotzen ditu eta elkartasunaren aldeko balioak zabaldu.
    • Correction
    • Source
    • Cite
    • Save
    • Machine Reading By IdeaReader
    0
    References
    0
    Citations
    NaN
    KQI
    []