Euskadiko ekintzailetzaren egoera COVID19aren krisialdiaren aurrean: analisia eta gomendioak

2020 
Euskal Ekintzailetzaren Behatokiak (EEB-OVE)1 , Espainiako Ekintzailetzaren Behatokiarekin (GEM sarea) lankidetzan, txosten hau aurkezten du, zeinaren helburua baita COVID-19aren eragina neurtzea Euskadiko ekintzailetzan, Euskadiko 300 ekintzaile baino gehiagori eginiko inkesta batetik lortutako datuen bidez. Inkesta hori 2020ko apirilaren 20tik 30era bitartean egin zen. Txosten hau lau bloketan banatzen da: 1. Euskadiko ekintzailetzaren egoeraren diagnostikoa alarma-egoeraren ostean. 2. Euskadiko ekintzaileen aurreikuspenak etorkizunari begira, epe labur eta ertainean. 3. Ekintzaileek administrazioei eskatutako neurriak. 4. Euskadiko ekintzaileen ekosistemari COVID-19aren krisialdiaren osteko egoerari aurre egiten lagunduko dioten jarduketa-ildoak definitzeko gomendioen dekalogoa. Euskal Ekintzailetzaren Behatokiak (EEB-OVE), GEM Euskadik, zerbitzu publikoa izateko konpromisoari eusten dio Euskadin ekintzailetza ikertu eta neurtzeko eguneroko lanean. Txosten honekin Euskadiko ekintzaileen ikuspuntu eta zalantzei buruzko informazioa eman nahi da, COVID-19aren osteko normaltasun berrira egokitzea eta indartzea ahalbidetuko duten hausnarketa berriak sustatzeko.
    • Correction
    • Source
    • Cite
    • Save
    • Machine Reading By IdeaReader
    0
    References
    0
    Citations
    NaN
    KQI
    []